- Hasiera
- Ibilbideak
- Arrotxapea eta San Pedro
- Probintzia Kaputxinoaren Mendeurrena
Carlos Cirizak eduki sinbolioa ematen dio obra honi, burdinaren oxidoari esker, kaputxinoen abitu tradizionalaren kolore nabarra gogorarazten baitu. Eskulturaren altzairuzko xafla “Tau” handi batek estalita ageri da; gurutze forma duen greziar alfabetoaren letra hori franziskotarrekin lotzen da, izan ere, Asisko San Frantziskok sinbolo pertsonal eta bere idazkien sinadura gisa erabili zuen. Carlos Cirizaren eskultura lanean oinarrizko espazio eta formen aurrean egindako gogoeta bat ikus daiteke, lengoaia abstraktu eta arrazionalista batean zehaztuta, betiere figurazioari erabat uko egin gabe. Obra honetan kontzeptu osagarrien arteko jolasa erakusten da, hala nola, bolumenaren eta hutsaren artekoa, dinamismoaren eta egonkortasunaren artekoa, forma irekien eta itxien artekoa, eta objektualaren eta kontzeptualaren artekoa. 2000. urtean geroago Kantabriara ere hedatu zuten Nafarroa eta Aragoiko Probintzia Kaputxinoaren mendeurrena ospatu zen. Eta eskultura hau paratu zuten, mendeurren horren oroigarri.
José Javier Azanza
Arrotxapea eta San Pedro
Nafarroako, Kantabriako eta Aragoiko Probintzia Kaputxinoaren Mendeurrenaren monumentua.
Carlos Ciriza, 2000
Burdina herdoildua eta hormigoia.
Eskultura: 210 x 131 x 50 cm. Idulkia: 147 x 79 x 79 cm.
Alegoriko-erlijiosoa.
Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2000ko maiatzaren 30ean, Aita Kaputxinoen kuria probintzialeko lorategietan, San Pedro auzoan.