- Hasiera
- Ibilbideak
- Gaztelugibel eta Ziudadela
- Emakume altzifrea
Eskultura hau abstrakzio-lerroetan gauzatu da eta lurzoruan zuzenean iltzaturik dago. Horrek lagundu egiten du, hain zuzen, obra eskultorikoa inguruko naturan harmoniaz egokitzen. Obra soila da, dotorea, eta forma estilizatuak zein jasoak ditu. Irudikapen sinboliko hau bat dator, osoki etorri ere, Alfredo Sadak bere arte-produkzioaren bukaeran, heldutasun artistiko bete-betean, egiten zituen forma filiformekin. Piezak totem-izaera hartzen bide du, primitiboaren eta estetika garaikidearen artean kokatzen den ukitu batez. Eskultura honi baretasuna, poesia, denbora-eza eta adierazkortasuna darizkio, haren formak soilak dira, minimalistak, eta organizismoa dakarte gogora. Obra hau 1990. urtean aurkeztu zuten, Arte Espazioak izenburuko taldekako erakusketa batean, Karlos III.a. Prestua errege koroatu zeneko VI. mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan. Behin betiko instalazioa 1992ko udan egin zen, eta Alfredo Sada egileak doi-doi ikusi ahal izan zuen, ia hilabeteren buruan hil baitzen, oraindik gaztaro betean zegoela.
José María Muruzábal
Gaztelugibel eta Ziudadela
Emakume altzifrea
Alfredo Sada, 1990
Brontze patinaduna.
316 x 36,5 cm.
Alegoria.
Noiz eta non paratua: 1992an, Gaztelugibelen, Erruki Etxearen ondoan.