Tramontana

Emakumezko baten irudia irudikatzen du, oso estilizatua eta bertikaltasun handiarekin, eta gorputza eragiten dion haizeak inarrosia. Neskaren adats luzeak nahierara mugitzen ditu haizeak, eskulturari ageriko mugimendua emanez. Joan Abras Gironako artistaren eskultura lanak emakumezkoen irudia islatzen du batez ere, formak sintetizatuz eta, aldi berean, errealitatearen erreferentziak bazter utzi gabe. Mediterranear inguru eta tradizioarekin lotura estua duen artista da, hala bere lanetan nola interpretazio eta amets-irudietan. Nabarmendu behar da, baita ere, artistak museo bat duela La Bisbalen (Girona), publikoarendako zabalik, zeinean erakusgai jarri baititu, bere eskultura, pintura, zeramika eta diseinu lanak.

José María Muruzábal

Datos

  • Escultor: Abras, Joan
  • Beira-zuntza, poliesterra eta zementua.
  • Año: 1990
  • Garaiera: 760cm
  • Temática: Alegoria
  • Instalazioa/Ignaugurazioa: 1990ean

Kokapen

  • Europa plazan