Gizakien gorputz-enborrak (gizonezkoarena eta emakumezkoarena)

Gizonezko baten gorputz-enborraren erliebea, atzetiko bistan, biluzik eta buru, beso zein zango gabea, hiru laurdeneko proportzioan eta contrapostoan (ezker-eskuin mugimendu-konpentsazioan). Eskulturaren silueta kromatua, euskarriaren erdian kokatutakoa, alumunio matezko xaflek osatutako hondo lauaren gainean nabarmentzen da. Emakumezkoaren gorputz-enborraren aurretiko erliebeari dagokionez, biluzik agertzen da, bururik eta zangorik gabe, eta besoak zirriborratuta. Hiru laurdeneko proportzioan ageri da, contrapostoan, hormako estradoseko laguna bezala. Gabinok adierazpen forma berriak ezarri zituen eskulturan, artearen eta zientziaren arteko mugan ziren material eta teknika industrialak abiapuntu hartuta; eta horrela, bere obra arkitekturari lotu zion, hala pieza exentoekin nola, kasu honetan bezala, konnotazio modernoko metal batekin hormaren gainean egindako erliebeekin. Mihiztaketei dagokionez, xafla metalikoak eta errematxeak ikusita burura etortzen ahal zaizkigu, batetik, erdi aroko armadurak, espaziontziak edota aireontzi modernoen fuselajea, eta, bestetik, optical art delakoaren ikus efektuak.

Francisco Javier Zubiaur

Datos

  • Escultor: Gabino, Amadeo
  • Aluminiozko eta altzairuzko xafla, ebakia eta errematxatua
  • Año: 1973
  • Garaiera: Torso masculino: 217 x 140 x 156 cm. Torso femenino: 218 x 141 x 161 cm
  • Temática: Giza figurazioa
  • Instalazioa/Ignaugurazioa: 1973an

Kokapen

  • Bideko Ama Birjina ospitaleko harrera lekuan (Irunlarrea k., 4)

Beste Gabino, Amadeo obra batzuk