Polifemo

José Ramón Anda eskultorearen obra honek Polifemo jenio gizajale beldurgarria irudikatzen du, zeina mitologia grekoan itsasoen jainkoa zen Poseidonen semea baitzen. Artista hau Andatarrek Bakaikun duten lantegian hasi zen artisautsa-jardunean. José Ramónek altzari eskultorikoak egiten zituen, zeinetan hainbat behar asetu ez ezik espiritu jasoagoa ere agertzen baitzuen. José Ramón Andaren bizi-eskarmentua ondoko elementuek osatu dute: San Fernandoko Arte Ederren Eskolako prestakuntza unibertsitarioa, Madrilen, Espainiako Akademia, Erroman, non arte italiarra, nola ez, ezagutu baitzuen, Oteizarekin zuen adiskidantza, eta Max Bill edo Brancusiren mailako sortzaile handien obraren gainean egin dituen ikerketak. Horri guztiari esker obra ezin polifazetikoagoa osatu du, hala figurazioari nola abstrakzioari helduta, eskulturan zein altzarigintzan, egur-lanketan nahiz material astunagoen galdaketan. Kasu honetan, materialaren atzetik izaera sinbolikoa dago: Polifemoren begia sinbolo sakratu bat izan zitekeen, goi-goitik zelatatzen gaituen begi bat, bere buruan barna zerua eskaintzen diguna, edo esanahi misteriotsuko menhir bat.

Francisco Javier Zubiaur

Datos

  • Escultor: Anda, José Ramón
  • Brontze moldekatua eta patinaduna, berde ilunean
  • Año: 1982-1993
  • Garaiera: 600 x 120 x 40 cm
  • Temática: Abstrakzioa
  • Instalazioa/Ignaugurazioa: 1993an

Kokapen

  • Antoniutti parkean (Pío XII.aren etorbidea)

Beste Anda, José Ramón obra batzuk