Omenaldia Sabicasi

Agustín Castellón Campos musikaria –Sabicas izenez ezaguna– Iruñean jaio zen, 1912ko martxoaren 16an, eta New Yorken hil, 1990eko apirilaren 14an. Hari eskainiko zaion obra honek iruindar gitarra-jotzaile bikain eta mundu osoan ezaguna den Sabicasen irudia balioetsi nahi du, eta, gainera, ijitoen errekonozimendua, kultura eta horiek hiriaren beraren errealitate kultural eta anitzari egindako ekarpen historikoa bultzatu nahi ditu.

Obra hau sortzeko, gitarra hartu du oinarri egileak, erraz irakurtzeko formak erabiliz, unibertso plastiko berriak sortzeko asmoz lehendik zeudenetatik abiatuta, eta bloke bakoitzak bere adierazpidea erakusten du, bolumena eta masa diziplina teknikoaren eta erritmoaren mende jarriz. Espazio horretarako bereziki pentsatutako obra da, ikuslearen distantzia eta ikuspuntu desberdinak kontuan hartuta, ikuslea hainbat ikuspuntutatik lekuko izatea ahalbidetuz, hirira sartzeko eta bertara ongietorria egiteko ate bihurtuz.


Agustín Castellón Campos “Sabicas” eta ijitoak

Gitarraren maisu eta flamenkoaren bultzatzaile, Sabicas 1912an jaio zen Mañueta kaleko 7. zenbakian, 2008an Udalak efemeride horren oroimenez plaka oroigarri bat jarri zuen eraikinean. Bere diskografia zabala bere garrantzi artistikoaren eta flamenkoaren nazioartekotzeari egindako ekarpenaren isla da, beste musika korronte batzuekin uztartzen lagunduz. 2014az geroztik, La Casa de Sabicas Flamenko Kultur Zentroa (Carmen kalea, 20) arduratzen da bere ondarea kontserbatzeaz eta zabaltzeaz, baita flamenkoarekin eta beste kultura-adierazpen batzuekin lotutako jarduera artistiko eta didaktikoak sustatzeaz ere.

Sabicas da Iruña musika flamenkoarekin lotzen duen erreferentziazko pertsonaia historikoa. Gaur egun gitarra-jotzaileak plaza bat du Txantrean (Alemanesen atzean). Omenaldi berri honek, era berean, ijitoen kulturari balioa eman nahi dio, Sabicasen irudian gorpuztutako oinarrizko erreferentzia baten bidez (tokikoa zein nazioartekoa). Ekintza hori are beharrezkoagoa da kontuan hartuta ijitoak eta haien kultura baztertuta, urratuta eta gaitzestuta geratu direla historiaren zati handi batean. Iruñeko Udalak hainbat programa lantzen ditu hirian kokatutako ijito-komunitatearekin zenbait Udal-alorren bidez, eta urtero, apirilaren 8an, Ijitoen Nazioarteko Eguna ospatzen du.

Iruñeko hiri-eskultura

Iruñeak hiri-eskulturen bilduma zabala du, hiriko hainbat espazio publikotan banatua. Obraren eta ikuslearen arteko hurbiltasun horrek bide publikoa bera aire zabaleko museo handi bihurtzea eragiten du. Horrela, ondare artistikoari balioa ematen zaio, eta ondare hori herritar guztien artean zabaldu eta ezagutarazten laguntzen da.

Udalak 2009an argitaratutako gida Iruñeko hiri-eskulturen gidahiriko auzo guztietan banatuta dauden 60 egile baino gehiagoren 109 pieza biltzen dituen liburua da. Azterketa morfologikoa, tipologikoa eta eskultoreek egin zutenean jarraitu zituzten irizpide artistikoak azaltzeaz gain, liburuak eraiki zireneko testuinguru historikoa deskribatzen du, eta 128 plano eta zuri-beltzeko 300 argazki biltzen ditu.

Iturri:Udalak eskultura monumental bat jarriko du Zaragozako etorbidean Sabicas gitarra-jotzaile iruindarraren omenez | Ayuntamiento de Pamplona

Datos

  • Escultor: Ciriza, Carlos
  • Año: 2022
  • Temática: Omenaldia
  • Instalazioa/Ignaugurazioa: 2022/03/16

Kokapen

  • Zaragozako etorbidean

Beste Ciriza, Carlos obra batzuk