Ponpeioren monumentua

Eskultura-multzo hau altu zortzi metro duen zementu txuriko monolito batek osatua da. Hego aldean, Iruña hiria aipatzen duen grabatu sinboliko bat dago. Ipar aldean burdina mailukatuan jorratutako gorputz-enborrak Ponpeio jenerala irudikatzen du. Erabilitako arte-hizkuntza figuratiboa da, eta badu zerikusia eskultura organizistarekin. José Antonio Eslava artista polifazetikoa da, era askotako diziplina artistikoetan arrakastaz jarduteko gai, hala nola pinturan, grabatuan, eskulturan, bitxien diseinuan edo beirategietan. Bere unibertso sortzailearen barruan, 1980ko hamarkadatik aitzina eskultura publikoarekiko interesa areagotu zitzaion. Obra publiko horietan, maisu-lanak egin ditu artistak hainbat materialetan, hala nola marmol, harri edo zementuan, eta horretarako adierazpide ezberdin batzuk erabili ditu. Eslavaren prestakuntza klasizista da eta, hortaz, printzipio figuratiboak ditu ardatz. Artistak, nolanahi ere, bere interpretazioa egiten du, eta horrek, nolabait, bere lanak errealismo hutsetik aldentzen ditu. Iruñearen fundatzailea izan zen Ponpeio Gracori eskainitako monumentu honek Brancusi, Arp edo Mooreren organizismo eskultorikoaren eragina jaso zuen. Obra honetan, artistak ihes egin nahi du irudi klasikoa irudikatzetik, eta, aukeran, tradizioa eta modernitatea elkartu nahiago izan ditu. Teresa Moreno zinegotziaren ekimenez, Ponpeiori monumento bat eskaintzeko ideia 1992ko abuztuaren 5ean onetsi zuen Alfredo Jaime Iruñeko alkateak, behin José Antonio Eslavak egindako bozetua ezagutu eta gero.

José Javier Azanza

Datos

  • Escultor: Eslava Urra, José Antonio
  • Burdina mailukatuzko xafla beltzak, porlan txuria
  • Año: 1992
  • Garaiera: 800 x 250 cm
  • Temática: Oroitzapenezkoa
  • Instalazioa/Ignaugurazioa: 1992ko abenduaren 31n

Kokapen

  • Joan XXIII.aren plazako biribilgunean

Beste Eslava Urra, José Antonio obra batzuk