Pablo Sarasateren monumentua

Brontzezko estatuak zutik irudikatzen du Pablo Sarasate, gorputz osoa agertuz. Biolin-jotzaile iruindarra tarteko adinean dago irudikatuta, bere ibilbide profesionalak goia jo zuen unean, bere-berea zuen bibotea agerian eta adats luzearekin, ia bekainetaraino. Ezker eskuak biolinari eusten dio, eta eskuinak, lurrean bermaturik dagoen arkuari. Irudia harrizko egitura arkitektoniko batek zedarritzen du, zeinean hiru zutabe eta atzeko aldean bi irudi alegoriko agertzen dituen goi-erliebe ebakidun bat baitaude. Monumentuaren egilea den Eduardo Carretero granadarrak bere lanbidearen arlo guztietan jarduten du; izan ere, arkitekturan eta pinturan ere aritzen da. Ez zaio ez teknikarik ez materialik arrotz, eta haren obretan modu tradizionalean ulertutako figurazio-hizkuntza da nagusi.1950. urteko uztailaren 5ean, Julián Gayarreri eskainitako monumentua inauguratzeko ekitaldian, Taconerako lorategietan, Miguel Gortari Iruñeko alkateak 1918an Pablo Sarasateren omenez altxatutako monumentuaren ordezkapena iragarri zuen. 1952an, Áureo Rebolé eskultore nafarrak hamaika metro altu baino gehiagokoa zen proiektu bat sortu zuen. Asmo horrek, baina, ez zuen aurrera egin. Aitzitik, monumentuaren aldeko batzorde bat sortu zuten, José Moreno Luzuriaga buru zuela eta haren ohorezko presidentea Félix Huarte zelarik. Batzordearen egitekoa funtsak biltzea zen, herri-harpidetzaren bidez, eta Udalak eskuzabal eman zuen dirua. Cándido Ayestaran arkitektuak egin zuen proiektua, eta obra, Huarte y Cía enpresak. Biolin-jotzaile iruindarraren brontzezko estatua eta monumentuaren atzealdeko erliebe alegorikoak Eduardo Carretero eskultore granadarrak egin zituen, zeina garai hartan estu lotuta baitzegoen Nafarroako hiriburuari, Félix Huarteren bidez.
José Javier Azanza
Datos
- Escultor: Carretero, Eduardo
- Arquitecto: Cándido Ayestarán
- Brontzea eta harria
- Año: 1959
- Garaiera: 220 cm
- Temática: Omenezkoa (Musikariak)
- Instalazioa/Ignaugurazioa: 1959ko apirilaren 26an
Kokapen
- Media Luna parkean



