1. eta 2. Bestiarioak

1. Bestiarioa artropodo erraldoi baten hanka moduko baten irudikapena da -narrasti batena ere izan litekeena-, askatuta dagoena, lurrean abandonatuta balego bezala. 2. Bestiarioa enbor piramidala eta planta poligonal irregularra dituen egitura da, mate itxurako 90 xafla galbanizatuek osatua; egituraren trunkaduraren barnean beste egitura bat ageri da, alderantzizko forma piramidala duena, zortzi aurpegikoa eta alde aldaezinekoa. Piezak, osotasunean, animalien mundua gogorarazten ahal du, kontzeptualki, eta, aldi berean gorputzen morfologia sinbolizatu, non ahurtasuna eta ganbiltasuna estu loturik ageri baitira. Dora Salazarrek ez du lurreko material birjinetara jotzen, baizik eta material arrunt eta pobreetara, bai eta gure gizarte konsumistaren hondakinetara ere. Duchampen, Calderren, Pistolettoren, 80ko hamarkadako eskultura objektual britaniarraren eta, batez ere, Tinguelyren eraginak nabarmenak dira surrealismoaren eta dadaismoaren artean ibiltzen diren muntaietan, prozedura teknikoetan ezezik muntai horiekin jorratzeko erabiltzen duen umore garratzean ere.

Francisco Javier Zubiaur

Datos

  • Escultor: Salazar, Dora
  • Altzairu herdoilgaitz eta galbanizatuzko xaflak. Barnealdea hutsik
  • Año: 1990
  • Garaiera: Bestiario 1: 0/121 x 658 x 20,5/41,5 cm Bestiario 2: 6/95 x 302 cm
  • Temática: Alegoria
  • Instalazioa/Ignaugurazioa: 1991

Kokapen

  • Altzairu herdoilgaitz eta galbanizatuzko xaflak. Barnealdea hutsik

Beste Salazar, Dora obra batzuk