Elkarren osagarri

Tamaina handiko pieza bat da, elkarri lotzen zaizkion zirkulu ezberdinez osatua, zeinak plano ezberdinetan antolatzen baitira. Obra korten altzairuzkoa da; izan ere, material horretaz baliatu ohi da egilea bere lanak egiteko. Bere eskultura-ekoizpena abstrakzioaren esparruan kokatzen da. Izan ere, Aizkorbe dugu abstrakzioaren bide estetiko konplexuetan aitzindari izan zen nafar eskultoreetako bat. Forma geometrizanteen gainean lan egitea du gustuko, eta forma horiekin egileak artikulazio flotatzaile gisara definitzen dituen espazio eta forma dinamikoak zein hegaldunak bilatzea. Elkarren osagarri lana San Cernin ikastetxeak berak enkargatu zion egileari. Izan ere, San Cernin ikastetxean paratu zuten Iruñeko ikastetxe batean inoiz jarritako lehen artelana. Gero Cardenal Ilundáinen jarri zuten Aizkorberen beste obra bat, eta Maristasen, Cirizaren beste bat.
José María Muruzabal
Datuak
- Eskultorea: Aizkorbe, Faustino
- Korten altzairua
- Urtea: 1991
- Garaiera: 440 x 550 x 440 cm
- Gaia: Alegoria
- Noiz eta non paratua: 1991an
Kokapena
- San Cernin ikastetxean (Barañáingo etorbidea)



