
Gida honetan sarturiko pieza batzuk Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman daude; izan ere, bildumako artelanen sorta bat aukeratu da XX.
Mendearen azken herenetik gaur egundainoko egile nazionalen nahiz nazioartekoen lanez osaturik Iruñeko Udalak dituen arte-funtsen artean. Sakatu esteka hau bilduman sartzeko: Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma.
Argitalpenak bezala, webguneak ibilbide bat egiteko aukera ematen digu gure hirian dauden eskultura-adierazpenetan barna. Ibilbidea gure ondare historiko-artistikoari egindako begirada gisa zedarritu da, eskultura-lan gehienen egileak nafar artistak direlako.
Webgune honetan Iruñeko hiri-eskulturak bilduta daude eta bertan Iruñeko Udalak 2010ean argitaratutako Iruñeko Hiri Eskulturen Gida , argitalpenaren edukiak eguneratzen dira. Gure hirian estatuaz eta eskultura-lanez apainduta dauden parkeak, plazak eta lorategiak bisitatzeko gida bat da.
Webguneak 18 eremu ezarri ditu Iruñean
Haietan kokaturiko eskulturen askotariko arte-joerak, materialak eta teknikak hautemango ditugu. Eremu bakoitzak ibilbide laburrak eskaintzen dizkio bisitariari; ibilbideak eremu bakoitzari erantsitako mapetan daude ikusgai.
Todos los recorridos
Alde Zaharra / Zabalguneak eta Media Luna parkea / Gaztelugibel eta Ziudadela / Donibane auzoa / Taconera eta Baluarteko aldea / Santa Mª La Real eta Arrosadia / Larrabide eta Milagrosa / Iturrama eta Nafarroako Unibertsitatea / Yamaguchi eta ospitaleak / Ermitagaña eta Mendebaldea / Hilerria / Arrotxapea eta San Pedro / Arantzadi eta Magdalenako baratzeak / Txantrea eta Orvina / Mendillorri / Nafarroako Unibertsitate Publikoa / Etxabakoitz / Lezkairu
Ver los recorridosBiografia / Obras / Contacto
Webgunearen bidez, gainera, eskultore bakoitzaren lanak ezagutu eta identifikatzeaz gain, ibilbide profesionala ere ezagutuko dugu haien lan monumentalak ikusita.
Eskultoreak

Iruñeko eskultura gida
Egile:- José Javier Azanza López
- José María Muruzabal del Solar
- Iñaki Urricelqui Pacho
- Francisco Javier Zubiaur Carreño
- Luis Azanza
- Cía y Cía diseñadores