Bizi erritmoa

Brontzezko eskultura honek jarlekutik altxatu eta zehaztu gabeko beste jarrera bat hartzen saiatzen ari den emakume gazte bat irudikatzen du. Estilo figuratiboko obra da eta armonia handiko gorputza irudikatzen du; egileak irudimenezko eredu ez erreal batetik abiatu da obra hau egiteko, grazia, samurtasun eta sentsibilitatez egin ere. Bertan gorputzaren plastikotasun nabarmena igarri daiteke, inguru dotoreekin eta bolumenetan ebaketarik egin gabe. Henri Lenaertsen obra eskultorikoa irudimentsua da, figuratiboa, espresionismoaren eta nolabaiteko surrealismoaren artean ibiltzen dena. Giza formen sortzaile bilakatzen den artista baten aurrean gaude, greziar klasizismoaren iturri eta espirituarekin hornitzen dena, bai eta Erdi Aroko plastikarekin, Italiako Errenazimenduarekin eta Frantziako erromantizismoarekin, Todin, Maillol, Bourdelle eta beste egileen bitartez. Bizi erritmoa izeneko obraren beste hiru bertsio daude, baina guztiak ezberdinak dira; izan ere, ez dira erreprodukzio mekaniko baten bidez egin, egileak berak egindako aldaketen bidez lortu baitira. Bertsio horiek Ostendeko plaza Nagusian (Belgika), Bruselako Société Genéralen eta Bruselako Morgan bankuan daude.

José María Muruzábal