Topaketa

Topaketa eskultura piezaren izenburuak eskultura osatzen duten bi figura edo irudien artean sortzen den harremanaz ari da, ziur aski. Bi irudiak elkarrizketan ari direla ematen du, eta, aldi berean, espazioak, erdiko hutsarteak banatuta daude; elementu hori ere Manuel Clemente Ochoaren obraren ezaugarrietako bat da. Obra brontzez egina dago, eta horixe da, zalantzarik gabe, artistaren material kuttunetako bat. Manuel Clemente Ochoa eskultura publikoa espezializatu eta horretan ari da aspaldidanik. Bere obra eskultorikoek eskematismo prozesu bati jarraitzen diote formetan; prozesu horrek figuraziotik abiatu eta abstrakzioaren eremuetara eramaten ditu, azkenean. Obra horiek azpegien eta trazuen bidez osatzen dira, eta emozioak, jarrerak, etab. gogorarazten dituzten izenak dituzte. Cascanteko artista honen lana Henry Moore eta Brancusirengandik abiatzen da, eta, apurka-apurka, bere estilo propioa lortzen du. Estilo honen ezaugarri nagusia abstrakzioa eta geometrismoa dira, formen eta silueten estilizazio bereziarekin. Artistak dinamismo eta bolumena ematen dizkie formei, material dirdiratsuak erabiliz; izan ere, material horiek islak eragiten dituzte gainazaletan, eta horrek bolumen eta masen jolas ezberdinak eragiten ditu. Clemente Ochoaren lanean etengabe errepikatzen den gai bat irudien bertikaltasuna da; irudiak, gehienetan, bikoteka irudikatzen ditu, bien arteko elkarrizketa sor dezaten.

José María Muruzábal