Abraxa.

Piezak zentzu bertikal garbia dauka, izan ere, zutabe bat osatzen du, eta horren goiko aldean, kiribildurik, palmondo-hostoen moduko pieza bat dago, hori ere metalikoa. Eskultura egun Mallorcan bizi den Alberto Berastegui artista nafar gazteak egindakoa da. Abstrakzioari lotutakoa da aztergai dugun obra hau. Hala ere, agerikoa da badituela oraindik konposizio bakuneko eta joera espresionistako aztarna figuratibo minimo batzuk. Altzairuaren tonu gorrixkak erabili ditu, kolore eta kontrasteko ukitu bat ere emateko. Alberto Berasteguik korten altzairuzko xafla ebakietan landu ohi ditu bere obrak, eta horiek egitean natura hartzen du inspirazio-iturri. Geometria aplikatu eta gero, bizi eta arin bilakatzen dira, hegazkor. Pieza hau urbanizazioaren arduradunek enkargatu egin zioten egileari, eta, gero, bertan paratu zuten.

José María Muruzabal

Monumento a la familia de Henriette BoutensAcompañamiento de Faustino Aizkorbe
IBILBIDEA

Donibane auzoa

3

Abraxa

Alberto Berastegui, 2005

Korten altzairua.

Eskultura: 490 cm.

Alegoría.

Noiz eta non paratua: 2006an, José Mª Lacarra pasealekuan, San Cernin ikastetxeko atzealdean.