1. Hasiera
  2. Aurkezpena

Iruñeko Hiri Eskulturen Gida

Webgune honetan Iruñeko hiri-eskulturak bilduta daude eta bertan Iruñeko Udalak 2010ean argitaratutako Iruñeko Hiri Eskulturen Gida , argitalpenaren edukiak eguneratzen dira. Gure hirian estatuaz eta eskultura-lanez apainduta dauden parkeak, plazak eta lorategiak bisitatzeko gida bat da.Argitalpenak bezala, webguneak ibilbide bat egiteko aukera ematen digu gure hirian dauden eskultura-adierazpenetan barna. Ibilbidea gure ondare historiko-artistikoari egindako begirada gisa zedarritu da, eskultura-lan gehienen egileak nafar artistak direlako.Webguneak 17 eremu ezarri ditu Iruñean, eta haietan kokaturiko eskulturen askotariko arte-joerak, materialak eta teknikak hautemango ditugu. Eremu bakoitzak ibilbide laburrak eskaintzen dizkio bisitariari; ibilbideak eremu bakoitzari erantsitako mapetan daude ikusgai. Webgunearen bidez, gainera, eskultore bakoitzaren lanak ezagutu eta identifikatzeaz gain, ibilbide profesionala ere ezagutuko dugu haien lan monumentalak ikusita.

Gida honetan sarturiko pieza batzuk Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman daude; izan ere, bildumako artelanen sorta bat aukeratu da XX. mendearen azken herenetik gaur egundainoko egile nazionalen nahiz nazioartekoen lanez osaturik Iruñeko Udalak dituen arte-funtsen artean. Sakatu esteka hau bilduman sartzeko: Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma .