1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Radwanski, Stanislaw

Radwanski, Stanislaw

Stanislaw Radwanskik Gdanskeko Arte Ederretako Akademiako Eskultura Sailean ikasi zuen. 1968an graduatu zen, Stanislaw Horno-Poplawski irakaslearen eskutik. 1981-1983an Akademiako Dekanordea izan zen, eta 1983-1987 eta 1987-1990 urteetan, berriz, Eskultura Fakultateko Dekanoa. 1990etik 1996ra, errektore-kargua hartu zuen, eta, horrez gain, Arte Ederretako Unibertsitateko Eskultura Saileko irakasle eta buru izan zen. Artistak honek eskulturak egin ditu Europako hainbat hiritarako, hala nola Koscierzyna, Lublin eta Ostromecko, Polonian; Avallon eta Oléron, Frantzian, eta Iruña, Espainian. Jacek Malczewskiri eskainitako monumentua da nabarmentzekoa, Radom hirian 1984an egina. Urte hartan, halaber, eskulturak egin zituen Gdanskeko Baltikoko Operarako eta Pomeraniako Orkestra Filarmonikorako. Ospe handia eman zion Lau Urtaroak irudikatzeko egindako eskultura zoragarriak, Bysgoszcz’s hiriko Lorategi Botanikoan. Berriagoak dira Karol Marcinkowskiri eskainitako monumentua Poznanen (2005) eta Joan Paulo II.ari Torunen (2007) eta Iruñean (2010) eskainitakoak. Radwanskyk sentiberatasun berezia dauka gauzen edertasunarekiko eta, horrekin bat, haren ustez onak, egiazkoak eta ederrak diren gauza guztien arima eta bihotza saiatzen da bere lanetan moldatzen. Estilo klasikoan eta errealismoari fidel lan egiten duen eskultorea da.

Informazio-iturriak:

Pamplona estrena su escultura de Juan Pablo II eta Estoy orgulloso de poder dejar en Pamplona mi obra. Diario de Navarra, 2010eko urriaren 18a. Webgunea: www.stanislaw-radwanski.pl. Webgunea: www.wilkipedia.es.