1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Lezkairu
  4. Jesusen Bihotzaren monumentua
Monumento al Sagrado Corazón de Jesús. Imagen 1.
Monumento al Sagrado Corazón de Jesús. Imagen 2.Monumento al Sagrado Corazón de Jesús. Imagen 3.
Monumento al Sagrado Corazón de Jesús. Imagen 4.

Jesusen Bihotzaren eskultura Iruñeko Apaizgaitegiaren barrutian dago, eraikin berriaren aurrean. Sei metroko mendixka baten gainean dago; beraz, lurzorua baino maila altuagoan, Lezkairuko urbanizaziotik ikus dadin. Sei metroko garaiera du eta 2.500 kg-ko pisua. Estilo klasizistako eskultura figuratibo batez osatua dago monumentua, eta Rodrigo Extremadurako Espada Belmonte eskultoreak brontzez egindakoa da. Eskultura paratzeko proiektua Iruñeko Artzapezpikutzak abiatu zuen, Benedikto XVI.ak esandako hitzen ondorioz, haietan Jesusen Bihotzari otoitz egitera animatu baitzituen fededunak eta apez berriak. Rodrigo Espadari eman zitzaion lana egiteko ardura. Egile horrek aurrez Jesusen Bihotzaren irudi bi eginak zituen; bata Badajozko herri baterako, eta bestea, Toledorako. Modeloa buztinez egin zuen, eta gero, tamaina errealera aldatu eta brontzez egin zuen Arganda del Reyko (Madril) galdategi batean. Estatua 2010eko ekainaren 15ean kokatu eta hilaren 20an inauguratu zen, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutiak Jesusen Bihotzari kontsakratu zitzaizkion egunarekin bat. Ekitaldia prozesio solemnearen ondotik egin zen. Prozesioan, Iruñeko artzazpezpikutzako eta elizbarrutiko ordezkariez gain, urte hartan lehen jaunartzea egin zuten hainbat haurrek ere parte hartu zuten. Estatua Irtuñeko artzapezpiku Francisco Pérezek bedeinkatu zuen.

Iruñeko Udala

Monumento a Juan Pablo II de Stanislaw RadwanskiBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Lezkairu

2

Jesusen Bihotzaren monumentua

Espada Belmonte, 2010

Brontzea.

Irudia: 600 cm. Idulkia: Belarrezko muinoa, 600 cm-koa.

Gaia: Erlijiosoa.

Noiz eta non paratua: 2010eko ekainaren 15a. Inaugurazioa: 2010eko ekainaren 20a. Kokapena: Apaizgaitegiaren barrutia.