1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Lezkairu
  4. Joan Paulo II.aren monumentua
Monumento a Juan Pablo II. Imagen general de la escultura.
Monumento a Juan Pablo II. Vista frontal.Monumento a Juan Pablo II. Vista en escorzo.

Estatua brontzez egina da, hiru metroko garaiera du eta 975 kiloko pisua. Estilo klasizistako irudi figuratiboa da eta Monjardín mendiaren kalearen eta Joan Paulo II.aren etorbidearen arteko errotondan dago, Tenis Klubaren ondoan. Kokapena Iruñeko Udalak aukeratu zuen, Torun hiriarekiko kultur lankidetzaren barruan. Brontzezko eskultura, Iruñeko Artzapezpikutzak Joan Paulo II.aren omenez sustatua. 2005eko apirilaren 2an hil zen eta hura izan zen Nafarroa bisitatu zuen lehen aita santua, 1982ko azaroaren 6an. Ekimena Poloniako Torun hiritik abiatu zen. Hiri hori Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitza berean egon zen Iruñearekin batera; horregatik, bi hirien arteko harremanak sakondu eta, bi udalen artean, kultur trukaketarako hainbat proiektu egin ziren. Horrela, Torungo Udalak lurzati bat lagatzeko eskatu zion Iruñekoari, bertan jartzeko jatorriz poloniarra zen aita santu horren omenez Torunen dagoen estatuaren antzeko irudi bat. Iruñeko eta Torungo artzapezpikutzek eskariarekin bat egin zuten. Eskultura Stanislaw Radwanski poloniarrak egin zuen, Gdanskeko (Polonia) Arte Ederretako Akademiako irakasle izandakoak, artista horrek berak jatorrizko maketa egin baitzuen Torunen kokaturiko estatuarako.

Testu osoa

Btn anterior desactivadoMonumento al Sagrado Corazón de Jesús de Rodrigo Espada
IBILBIDEA

Lezkairu

1

Joan Paulo II.aren monumentua

Stanislaw Radwanski, 2010

Brontzea.

Irudia: 350 cm. Pisua: 975 Kg.

Gaia: Historikoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2010eko urriaren 17a. Kokapena: Monjardín mendiaren kalearen eta Joan Paulo II.aren etorbidearen arteko errotonda, Tenis Klubaren ondoan.