1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Etxabakoitz
  4. Alderantzizko errebotea
Reboteando de revés. Imagen 1.
Reboteando de revés. Imagen 2.Reboteando de revés. Imagen 3.

Brontzezko obra hau harrizko idulki baten gainean altxatzen da, eta zesta-puntista bat irudikatzen du, alderantzizko errebotearen mugimendua eginez. Piezak zailtasun tekniko handia du, eta bertan erakusten dira bolumenen arteko oreka eta konpentsazioa. Eskultore bizkaitar honen produkzioan ohikoa denez, errealitatearekiko fideltasuna eta klasizismoaren indarra agerikoak diren arren, obrak akabera formal modernoa du, eta bertan hala konposizioa eta irudiaren erritmoa nola galdaketaren teknikaren kontrola funtsezko bilakatzen dira. 1990eko apirilean, Nafarroako Gobernuko Herrilanetako Departamentuak N-111 errepidea, hau da, Iruñera sartzeko bideetako bat, apaintzeko eskultura lan bat egiteko eskatu zion Rafael Huerta eskultore bizkaitarrari. Nafarroako Gobernuak duela bi hamarkadatik Nafarroako errepideak eta hiri eta herrietarako sarbideak apaintzeko ardura hartu du, eta, horretarako, hainbat artistaren eskulturak paratu ditu bertan.

José Javier Azanza

Pluriescultor II de Paco PolánBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Etxabakoitz

2

Alderantzizko errebotea

Rafael Huerta, 1990

Brontzea. Harrizko idulkia.

Eskultura: 272 cm. Idulkia: 154 x 112 x 157 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1990eko urrian, 111 Errepide Nazionalean, Arostegui etorbidean.