Pluriescultor II. Imagen 1.
Pluriescultor II. Imagen 2.Pluriescultor II. Vista de detalle.

Obra hau, Paco Polán artista iruindarrak egindakoa, bi ibaiertzetan barna zabaltzen diren bi piezek osatzen dute, zaldainarekin paralelo jarritako bi multzo trapezoidal osatuz. Multzo horiek hainbat modulu berdinen sail batek osatzen ditu; moduluok oinarri angeluzuzena dute eta bata bestearekin mihiztatuta daude. Erliebean, baldosa horiek hainbat forma geometriko -elipseak, parabolak, zirkunferentziak eta hiperbolak- irudikatzen dituzte, kurba konikoen biraketaren, traslazioaren edota errotazioaren ondorioz sortutakoak. Elipseak planetek eguzkiaren inguruan egiten dituzten mugimenduak gidatzen dituzten kurbak dira, Antzinarotik astronomiarekin lotu izan direnak. Kurba koniko horiek zeru osoa osatzen dute, eta zeru hori, kasu honetan, Elortz ibaiaren bi aldeetan ikusten ditugun multzo horiek irudikatzen dituzte, ibaiertzetan zeru izartsuaren isla balego bezala. Obra hau abstrakzio geometrikoaren baitan sar dezakegu, forma puru eta akabera perfektuak sartzen baitira horretan. Paco Polán egileak eskultura du oinarri, eta horretan material eta teknika ezberdinen ikerketa egin du bere ibilbidean. Ikerketa horri esker lengoaia kontzeptual eta estetikoaren arteko arte-hizkuntza lortu du, eta horretan ibili da lanean emandako urteotan.

Testu osoa

Btn anterior desactivadoReboteando de revés de Rafael Huerta
IBILBIDEA

Etxabakoit

1

Plurieskultorea II

Paco Polán, 2007

Aluminio galdaketa.

Eskultura: 400 x 100 cm (bi pieza).

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2007an, Elortz ibaiaren gaineko pasagunean, Etxabakoitz kirol elkartearen sarrera nagusiaren inguruetan, eta ibai-parkearekin komunikatuz.