Círculo del deporte. Imagen 1.
Círculo del deporte. Imagen 2.

Egilearen arabera, eskultura multzoak kirolaren munduan beti egon behar duten hainbat balio sinbolizatzen ditu, besteak beste batasuna, berdintasuna eta perfekzioa. Eskultura multzoa osatzen duten bost piezak polikromatuak dira, bandera olinpiarraren koloreekin bat, tonu biziak eta dimentsio handiak dituzte, eta goikaldean kako makur batek buru ematen die. Obra figuratibo honetan pertsonaiak beren kolorearen arabera identifikatzen dira; horrela, koloreei hainbat ezaugarri komunikatibo ematen dizkiegu, hala nola kontineen ingurukoak, arrazaren ingurukoak, etab. Abstrakzio hutseko obra bat da hau, formak eta sinboloak oinarri hartuta eraikitakoa. Egilearen obretan hainbat joera artistiko ikus daitezke, tradizio figuratiboa eta joera abstraktorik berrienak barne. Egile honek prestakuntza tradizionalean jasotako formen baitan ikertu egiten du, giza-irudiaren abstrakzioa eginez eta, formak baino, bolumena bilatuz.

José María Muruzábal

Ícaro de Dora SalazarBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

12

Kirolaren zirkulua

Josep Blasco i Canet, 2003

Burdina lakatua.

Multzoaren garaiera: 650 cm. Multzoaren diametroa: 812 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2004an, Unibertsitateko campusean.