Ícaro. Vista general.
Ícaro. Vista de detalle 1.Ícaro. Vísta de detalle 2.

Ikaro izenburua duen Dora Salazarren eskultura honek greziar mitologiako pertsonaia hori irudikatzen du. Jakina denez, Ikarok Kretako bere labirintotik ihes egin zuen kumaz eta argizariz egindako hegalak baliatuta, baina, ihesean, Egeo itsasora erori zen, Eguzkiak argizaria urtu baitzuen. Giza irudi bat irudikatzen du, hegalduna, eta hegan egiten; kobrezko hariz egina dago, eta hamar kilo inguru pisatzen du. Oso konposizio arina du, dinamismo eta bizkortasun handikoa, eta Altsasuko egileak duen gaitasun plastikoa eta diseinukoa erakusteko eredu argia da. Gainera, obrak betetzen duen espazioan oso ongi kokatuta dago, eraikinaren sabaitik zintzilik, eta goiko partetik jasotzen den argitasuna aprobetxatuz. Dora Salazarri metalekin lan egitea gustatzen zaio.

Testu osoa

Ritmo vital de Henri LenaertsCírculo del deporte de Josep Blasco i Canet
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

11

Ikaro

Dora Salazar, 2002

Kobrezko haria.

Irudia: 450 x 300 x 150 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2004an, Errektoretzako eraikinaren atarian.


Egilearen beste obra batzuk

1. eta 2. Bestiarioak


Biografia - oharra