Argi, izpia eta oreka. Imagen 1.
Argi, izpia eta oreka. Imagen 2.

Abstrakzio geometrikoaren baitan kokatzen ahal den eskultura honetan José Ramón Anda sortzailearen prozesu intelektua ukaezina da; hemengo honetan, zizelkatze-lan bat erakusten du, kuboa eta beste hainbat irudi geometriko abiapuntu harturik. Argi izpia eta oreka lanean bolumenak, zuloguneak, mugimendua eta argiak bilatu ditu. Agerikoa da garapenaren eta haren hiru dimentsiotako irudikapen plastikoaren aurrean gaudela, eskultorearen intelektotik bertatik sortzen den prozesu sortzaile batean. Ikuslearen interakzioa ere bilatzen duen obra bat dugu hau. Izan ere, ikuslea obraren inguruan ibil daiteke, obra bera biratu dezake, materiaren zimurtasuna behatu dezake, baita egileak landu dituen zulogune finak eta bertatik sortzen diren argi-proiekzio aldagarriak ere.

José María Muruzábal

Homenaje a Martín de Azpilicueta de Néstor BasterretxeaRitmo vital de Henri Lenaerts
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

9

Argi izpia eta oreka

José Ramón Anda, 2003

Angolako granitoa.

Eskultura: 113 x 113 x 289 cm.

Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 2003an, Unibertsitateko campusean.