Homenaje a Martín de Azpilicueta. Imagen 1.
Homenaje a Martín de Azpilicueta. Imagen 2.Homenaje a Martín de Azpilicueta. Imagen 3.

Eskultura hau Martín de Azpilcueta (Barasoain, 1492 - Erroma, 1586) jurista eta teologoari egindako omenaldia da. Azpilcueta, Navarro doktorea ezizenarekin ezagutzen zutena, Nafarroa Gaztelan sartzearen aurka agertu zen gizon aberats bat izan zen. Orreagan San Agustinen erregelaren kalonje erregularraren abitua hartu ondoren, Salamancako Unibertsitateko katedratiko izendatu zuten, 1533an. Multzoa, osotasunean, oso kontzeptuala da; zentzu bertikala du, itxita eta trinkoa da, baina hutsuneen segidak apurtuta. Horretaz gain, kontrasteez beteriko eskultura da: materialen artekoa -zementua eta altzairua-, koloreen artekoa -zementuaren kolore zurixka eta altzairuaren tonu gorrixkak- eta espazioen artekoa -batzuk itxita, beste batzuk irekita, hutsari leku emanez-. Eskultura honek, azken batean, ikusleak haren esanahiari eta formei buruz gogoeta egitea bilatzen du.

José María Muruzábal

La proa de la poesía de Ricardo UgarteArgi, izpia eta oreka. Un punto de luz en equilibrio, de José Ramón Anda.
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

8

Navarro doktorea. Martin Azpilcuetari omenaldia.

Néstor Basterretxea, 2003

Korten altzairua eta hormigoia.

Eskultura: 300 x 330 x 140 cm.

Idulkia: 40 x 335 x 180 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2003an, Unibertsitateko campusean.


Egilearen beste obra batzuk

Sorgina


Biografia - oharra