La proa de la poesía. Imagen 1.
La proa de la poesía. Imagen 2.La proa de la poesía. Imagen 2.

Abstrakzio geometrikoko eskultura hau bertikaltasun handikoa da eta piramide garai baten moduan osatua da, edo, izenburuak dioen moduan, itsasontzi bateko branka baten moduan. Obra honetan materialak hutsuneekin egindako jokoa nabarmentzen da; izan ere, hutsuneek hainbat leku uzten dituzte materialaren baitan. Ricardo Ugarteren eskultura hau oso ongi sartuta dago egilearen plastikaren baitan. Izan ere, obra konstruktiboa, abstrakzio geometrikokoa da, forma leun eta sinpleak dituena. Bertikaltasun handiko eskultura da, hieratikoa, serioa eta galdetzailea eta nolabaiteko espiritualtasuna adierazten duena; euskal eskulturaren ezaugarriei jarraikiz eraikita dago, baina betiere Ricardo Ugartek erabiltzen ohi dituen ezaugarri berezko eta pertsonalekin. Oso ongi pentsatu eta landutako obra dugu hau, bere eskulturak sintesiaren funtserantz eta bere barne mundua gero eta elementu gutxiagorekin adieraztera zuzentzen dituen artista batek egindakoa. Ricardo Ugartek sinbilismoz betetzen ditu bere obrak.

José María Muruzábal

Esfera partida de Faustino AizkorbeDoctor Navarro. Homenaje a Martín de Azpilicueta, de Néstor Basterretxea.
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

7

Poesiaren branka. Joan Brossari omenaldia.

Ricardo Ugarte, 1999

Korten altzairua.

Eskultura: 500 x 162 x 156 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1999an, Unibertsitateko campusean.


Egilearen beste obra batzuk

Zeru-sustraiak


Biografia - oharra