Esfera partida.

Eskultura paralelepipedo batek osatzen du, oinarri moduan, eta, horren gainean, esfera bat altxatzen da, zatitua, barreiatzen ari balitz bezala. Obra osoa korten altzairuz egindakoa da, egilearen material kuttunetako bat. Esferaren ebakidurekin jolasean hainbat espazio ezberdin sortzen dituen pieza bat dugu hau. Esferaren forma geometriko perfektuak beti erakarri izan ditu hala eskultoreak nola ikertzaileak. Eta zenbaiten obsesioa -horien artean Aizkorberena- esferaren espazio itxi eta trinko hori irekitzea da. Azken batean, eskulturaren ideia nagusia esfera apurtzea da, irekitzea, bere barneko mundua ezagutzeko, esferaren ebakidurak kanpoaldera proiektatzeko, inguruko beste espazio batzuen bila, eta espazioetan, mugimenduetan eta hutsuneetan ikertzeko, aipatu esfera horren deskonposizioaren bitartez. Aizkorberen eskultura-ekoizpena abstrakzioaren esparruan kokatzen da. Izan ere, Aizkorbe dugu abstrakzioaren bide estetiko konplexuetan aitzindari izan zen nafar eskultureetako bat. Forma geometrizanteen gainean lan egitea du gustuko, eta forma horiekin egileak artikulazio flotatzaile gisara definitzen dituen espazio eta forma dinamikoak zein hegaldunak bilatzea.

José María Muruzábal

Empatía II de Henriette BoutensLa proa de la poesía. Homenaje a Joan Brossa
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

6

Esfera zatitua

Faustino Aizkorbe, 1997

Korten altzairua.

Eskultura: 294 x 260 x 230 cm.

Abstrakzioa.

Noiz eta non paratua: 1997an, Unibertsitateko campusean.