Empatía II. Imagen 1.
Empatía II. Imagen 2.

Obraren egilea, Henriette Boutens, jaiotzez belgiarra bada ere, iruindarra da, adopzioz, 1971tik. Unibertsitateko campuseko obra marmol iluneko oinarri baxu baten gainean kokatuta dago, eta bi irudi estilizatuk osatzen dute, adiskidetzeko jarreran. Irudiak bolumen zabaleko masa batzuen bidez eraikitzen dira, eta oso profil sintetikoa dute. Ez dute identifikatzen dituzten ezaugarririk bat ere, obra figuratibo baten aurrean gaudela adierazteko beharrezko eta gutxieneko elementuak baino ez dituzte. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Henriette Boutensen obra figurazioaren eta abstrakzioaren artean ibiltzen da. Laurogeiko hamarkadatik aitzina, egilea figurazio espresionistari heldu zion bere obretan, sentimenduetan eta bere barne bizipenen munduan oinarrituta. Boutensen obran lerro makurrerako joera ageri da beti, formen estilizazioa, alegia, parte jakin batzuk nabarmenduz.

Testu osoa

Fuga de Javier MuroEsfera partida de Faustino Aizkorbe
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

5

Enpatia II

Henriette Boutens, 1997

Brontze patinaduna.

Eskultura: 147 x 50 x 37 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1997an, Unibertsitateko campusean.


Egilearen beste obra batzuk

Familiaren monumentua


Biografia - oharra