Fuga. Imagen 1.
Fuga. Imagen 2.

Obra honek, moldaketa bidezko aluminio-galdaketaz eta esmaltatu zuriz egindakoa, modu bertikalean jarritako paella-ontzi bat edo kazola handi eta lau bat du abiapuntu. Objektu horren parte bat argi ikus dezakegu; bestea, aldiz, apurka-apurka makurtzen da, bere buruaren gainean kiribilduz eta hutsean galduz ere. Piezaren heldulekuak oso deigarriak dira: ongi definituta eta ikusteko moduan ageri baitira, multzoaren alde batean. Artistak aluminioa erabiltzen du, eta bazter uzten ditu eskultura publikoetan ohikoagoak diren beste hainbat material, besteak beste brontzea eta korten altzairua. Ihesaren kontzeptua irteerari, alde egiteari buruz ari da, eta horixe da, hain zuzen ere, egileak aurkezten digun paella-ontzia egiten saiatzen dena. Izan ere, edukiontzi hau hartzen duen espazioa da azkenean edukiontzitik ihes egiten saiatzen dena, iheserako lerro berriak bilatzen dituena; gainera, lerro horiek ez dira zuzenak, mugimendu lerromakurra osatzen baitute. Egileak eguneroko objektu batean dagoen espazioa nabarmentzeko interesa du, objektu horrek duen funtzioa baztertuz.

Testu osoa

Rey Teobaldo de José Antonio EslavaEmpatía II de Henriette Boutens
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

4

Ihesa

Javier Muro, 1997

Aluminio esmalteztatua.

Eskultura: 210 x 75 x 110 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1997an, Unibertsitateko campusean.