Tey Teobaldo. Vista general.
Rey Teobaldo. Vista de detalle.

Egileak ez du erreferentzia zehatzik ematen zein erregeri buruz ari den argitzeko; izan ere, Frantziako Champagne leinuko bi erregek, bata bestearen ondoren, izan zuten izen hori bera: Teobaldo I.a (1234 - 1253), errege trobalaria, eta haren seme eta ondorengoa, Teobaldo II.a (1253 - 1270), Frantziako San Luis aitaginarrebarekin gurutzadetan parte hartzeagatik ezagun egin zena. Obra hau kontzeptu figuratibo batetik abiatzen da, baina, azkenean, figurazioa eta abstrakzioa bereizten dituen mugan ibiltzen da. Obrako irudi figuratiboak agerikoak dira: bi zango, beso bat eta eskua, buru baten forma bat... Baina, hortik aurrera, erreferentziak galdu egiten dira, eta, esate baterako, obrak ez du gorputz-enborrik, horren ordez espazio huts handi bat baitu, trazu eskematikoak ditu, metalez egindakoa da eta buru gisa errekarri bat dauka.

Testu osoa

Encuentro de Manuel Clemente OchoaFuga de Javier Muro
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

3

Teobaldo erregea

José Antonio Eslava, 1995

Burdina forjatua eta errekarria.

Irudia: 148 x 40 x 33 cm.

Historikoa.

Noiz eta non paratua: 2000n, liburutegian.