Encuentro. Imagen 1.
Encuentro. Imagen 2.

Topaketa eskultura piezaren izenburuak eskultura osatzen duten bi figura edo irudien artean sortzen den harremanaz ari da, ziur aski. Bi irudiak elkarrizketan ari direla ematen du, eta, aldi berean, espazioak, erdiko hutsarteak banatuta daude; elementu hori ere Manuel Clemente Ochoaren obraren ezaugarrietako bat da. Obra brontzez egina dago, eta horixe da, zalantzarik gabe, artistaren material kuttunetako bat. Manuel Clemente Ochoa eskultura publikoa espezializatu eta horretan ari da aspaldidanik. Bere obra eskultorikoek eskematismo prozesu bati jarraitzen diote formetan; prozesu horrek figuraziotik abiatu eta abstrakzioaren eremuetara eramaten ditu, azkenean. Obra horiek azpegien eta trazuen bidez osatzen dira, eta emozioak, jarrerak, etab. gogorarazten dituzten izenak dituzte. Cascanteko artista honen lana Henry Moore eta Brancusirengandik abiatzen da, eta, apurka-apurka, bere estilo propioa lortzen du. Estilo honen ezaugarri nagusia abstrakzioa eta geometrismoa dira, formen eta silueten estilizazio bereziarekin.

Testu osoa

Homenaje a Sáenz de Oiza de Jorge OteizaRey Teobaldo de José Antonio Eslava
IBILBIDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2

Topaketa

Manuel Clemente Ochoa, 1997

Brontze patinaduna.

Eskultura: 430 x 110 x 150 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1997an, Unibertsitateko campusean.