Piña. Vista general de la escultura.
Piña. Vista de detalle 1.Piña. Vista de detalle 2.

Honako hau inspirazio begetaleko elementu organikoetan jatorria duen eskulturen multzoan sartzen da. Hala ere, kasu honetan monumentu publikoaren zerbitzuan eta, aldi berean, hiri altzari gisa ageri zaigu, egileak iturri gisa sortu baitzuen. Obra hau egin zuen garaian, egileak beruna kontrol handiz erabiltzen zuen hainbat modutan patinatutako piezak estaltzeko -garai horrek 1988an hasi eta 1992an hil zen arte iraun zuen-. Garai horretako sailak giza irudiaren, fauna eta landareriaren eta aurkikuntza arkeologikoen ingurukoak dira, baita eskultura independenteen multzo bat ere. Anana eskultura inguru begetalean inspiraturiko eskulturen sailekoa da (sail hori palmodoari eskainia dago, ia osotasunean). Pieza hau Francisco Mangado arkiteko-urbanistaren eta auzo honen eraikintzaileen ekimenez paratu zen deskribatutako gune horretan, eremu hori apaintzea xede hartuta.

José María Muruzábal

Btn anterior desactivadoBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Mendillorri

1

Anana

Alfredo Sada, 1991

Murtziako marmol zuria.

Eskultura: 250 cm. Diametroa: 160 cm.

Noiz eta non paratua: 1991n, Mendilloriko lakuaren parkean, jauretxearen aurrean.