Formas. Vista de detalle.
Formas. Vista general de la escultura.

Obra elkarri lotutako hainbat barra prismatikoek osatzen dute. Eskulturak forma geometrikoak garatzen ditu, bata bestearekin gurutzatzen diren angeluzuzenen bidez. Abstrakzio obra bat da, Iruñean paratutako zaharrenetakoa. Félix Ortega Martínez artistak Parisen eta Madrilen jaso zuen prestakuntza artistikoa. Horretaz gain, Altzuzan ikasi zuen, Jorge Oteizaren eskutik, eta, horrela, tradizio geometrikoa lantzen hasi zen. Abstrakzio geometrikoa arte abstraktuaren formarik ohikoenetako bat da, forma geometriko sinpleen erabileran oinarritutakoa, betiere forma horiek konposizio subjektiboetan konbinatuz, espazio erdi-irrealen gainean. Erreakzio moduan sortzen da aurreko garaietako artista plastikoen gehiegizko subjektibismoaren aitzinean, emozionaltasun hutsetik aldendu eta forma puru eta aseptikoagoak bilatu nahian. Félix pertzepzio sentsorialaren aurrean ordenari beti lehentasuna ematen dion joera artistiko honetan sartzen da, hau da, arte intelektua, estruktural, lerrozuzen, soil eta ordenatuan, eta alderdi horiek Ortegaren lan eskulturiko eta piktorikoan jasotzen dira.

José María Muruzábal

Niños de Marino AmayaBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Txantrea eta Orvina

3

Formak

Félix Ortega, 1989

Burdina.

Eskultura: 330 x 400 x 250 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1989an, Orvinako begiratokian.