Homenaje a Juan de Anchieta. Imagen 1.
Homenaje a Juan de Anchieta. Imagen 2.

Geometria espazialaren ariketa bat, harrizko poliedro handi batean egindakoa. Poliedro horren barne egitura hiru zatitan banatzen da, dauden indarren tentsioaren ondorioz. Andaren eskultura lan gehiena zurez egindakoa bada ere -izan ere, ebanisteria lan iturri izan duen tradizio familiarra jaso du-, burdina eta harria erabili izan ditu, beste askotan, oinarrizko material gisa. XVI. mendearen amaieran Miguel Marsal eta García Pérez Urquinen lantegiak Nafarroan kokatu ziren, Iruñean kokatutako Juan de Anchieta azpeitiarraren ondorengoak; Juan de Anchieta mende horretako azken hereneko errenazimendu erromanistaren eskultorerik garrantzitsuena izan zen, eta, Jorge Oteizaren iritziz, Euskal Eskulturako Eskolaren jatorria. Andak monumentu honekin omendu egin du, bertara eramanez, lengoaia modernoa erabilita bada ere, Anchietak Michelangelo Buonarrotirengandik jasotako ezaugarriak: multzoaren monumentaltasuna, aldeen ordena arrazionala, materialaren barne energia eta exekuzio tekniko fina.

Francisco Javier Zubiaur

Btn anterior desactivadoPapa Pío XII de José Larrea Echániz
IBILBIDEA

Arantzadi eta Magdalenako baratzeak

1

Juan de Anchietari omenaldia

José Ramón Anda, 1979

Kareharri grisa.

Eskultura: 189,5 x 177,5 x 177 cm. Idulkia: 189,5 x 177,5 x 177 cm.

Omenaldia (Artistak).

Noiz eta non paratua: 1986an, Irubide parkean.