Monumento al Padre Esteban de Adoáin. Imagen 1.
Monumento al Padre Esteban de Adoáin. Imagen 2.

Inspirazio iturria naturan eta arte herrikoian bilatzen duten nafar artisten artean, José Ulibarrena azkoiendarrak polifazetikotasun ikaragarria erakusten du Nafarroako etniaren izaera interpretatu eta haren sustraiak bizirik mantentzeko. Hasierako produkzio errealistatik abiatuta, Ulibarrenak lengoaia pertsonal baterantz abiatzen da, edozein joera artistikotan nekez sailkatu daitekeena; sailkatzekotan, estetika kubo-espresionista eta organizistaren urruneko erresonantzietan, Agustin Ibarrolaren lanean kasu. Egilearen abiapuntua eguneroko objektuetan dago, paisaiaren edertasun naturalean eta bertako historia eta kulturan, eta horiek iraunarazten saiatzen da, bere talentu eta interpretazioaren bitartez. Aita Adoain nafar kaputxino misiolariaren heriotzaren mendeurrenarekin batera, 1980ko urriaren 7an inauguratu zuten Aita Estebanen monumentua, Espainia eta Portugalgo probintziek antolaturiko Kaputxinoen V. Kongresu Iberiarraren karietara.

José Javier Azanza

Hauskortasunerantz, agur de Jesús ElizainzínMonumento al Padre Esteban de Adoáin de José Ulibarrena
IBILBIDEA

Arrotxapea eta San Pedro

3

Adoaingo Aita Estebanen monumentua

José Ulibarrena, 1980

Harria, hormigoia eta beruna.

Irudia: 195 cm. Idulkia: 380 x 600 x 160 cm.

Erlijiosoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1980ko urriaren 7an, Kaputxinoen elizaren plazan (Errotazar kalea, 42).