Hauskortasunerantz, agur. Imagen 1.
Hauskortasunerantz, agur. Imagen 2.Hauskortasunerantz, agur. Imagen 3.

Figuraziorako joera izan arren, Elizainzinek abangoardiaren lengoaia ezberdinekiko jakinmina erakusten du. Elementu ezberdinen arteko mihiztatzea egiten du, eta horiekin, azkenean, betiereko gaiak taxutzen ditu, besteak beste familiarena eta amatasunarena, horretarako brontzea eta formatu txikia erabiliz, estatuatxo primitiboak gogorarazten dutenak. 80ko urteetatik aurrera, egilearen obraren parte bat burdinazko hagaz eta soldadura eta forjaren teknikaz egina dago. Espazioari eta denborari desafio egiten dion “airezko eskultura” da, Oteizak ere bere garaian egindakoaren parekoa. Horretaz gain, nabarmenak dira haren lanetan Julio González, Picasso, Max Bill eta Calderren eraginak. Lanaren bizi-indarra lerroen perfekzioaren ondorio da. Aurrerago, 90eko hamarkadan, harriak protagonismo handiagoa hartu zuen bere obran (Markinako marmol beltza, marmol autoktono zerrodunak), eraikuntzarako material nagusi gisara, zurarekin bat egitera bultzatzen duena. Bolumenen kontrapisua, formen flotazioa, norabide erritmoak, topaketen artikulazioa (kuboa eta laua, zilindroa eta espirala...), bolumen birtualen iradokizuna fisikoki agerikoak diren beste batzuekin kontraste eginda, etab., horra hor eskultore honen arreta bereganatzen duten beste hainbat gai, errusiar abangoardiaren eskultore konstruktibistak gogorarazten dituztenak, espazioaren bilaketa eta kontrol polifazetikoa dela-eta.

Francisco Javier Zubiaur

Construyendo espacios de Carlos CirizaMonumento al Padre Esteban de Adoáin de José Ulibarrena
IBILBIDEA

Arrotxapea eta San Pedro

2

Hauskortasunerantz, agur

Jesús Elizainzin Osinaga, 1991

Burdina forjatua eta Markinako (Bizkaia) marmol grisa.

Eskultura: 430 cm. Idulkia: 16 x 97 x 97 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2000n, Conde de Gages parkean (Maiteminduen parkea).