Construyendo espacios. Imagen 1.
Construyendo espacios. Imagen 2.

Egilearentzat, pieza hau gogoeta bat da, formek, adierazkortasun handiko goranzko mugimendu batean, obraren egituraren bidez espazioan sortzen duten ekintzaren gainean, bai eta hartu-eman bat, espazio horizontal eta bertikaleko kurben eta kontra-kurben artean. Carlos Cirizak bere lan eskultorikoan Julio González, Chirino, Henry Moore, Chillida eta Oteizarengandik hurbil dauden gogoetak erabiltzen ditu. Haiseran, zura, harria, metal industrialak eta alabastroa erabiltzen ditu. Ondoren, burdina erabiltzen du material nagusi gisa, eta araztu egiten du, gogoan edukiz materia, bolumena, espazioa, grabitatea eta aldeen arteko oreka. Oreken arteko bolumenaren desplazamenduarekiko ardura eta espazioen eta hutsen arteko konbinazioa dira, hain zuzen ere, artistaren azken proiektuen ezaugarri erabakigarriak. José Maria Jimeno Jurío 1970 eta 1983 urteen artean Arrotxapeko Liburutegiko arduradun eta historialari zein folklorista ezaguna 2002an hil zenean, Iruñeko alkate Yolanda Barcina Angulok Jimeno Juríoren oroitzapenean guneren bat eskaintzeko nahia adierazi zuen, eta, hala, modu ofiziosoan Jimeno Juríoren izena daraman plaza hori urbanizatu eta eskultura honekin dekoratu zuten.

Francisco Javier Zubiaur

Btn anterior desactivadoHauskortasunerantz, agur (hacia lo frágil) de Jesús Elizaincín
IBILBIDEA

Arrotxapea eta San Pedro

1

Espazioak eraikiz

Carlos Ciriza, 2002

Korten altzairuzko xafla ebakia. Oxido gorrixka.

Irudia: 126 x 74 x 57 cm. Idulkia: 102 x 59 x 59 cm.

Hiru dimentsioko formen irudikapen aeroespaziala.

Noiz eta non paratua: 2003an, Juslarrocha, Raimundo Lanas eta Uztarroze kaleek bat egiten duten plazan (modu ofiziosoan Jimeno Jurío plaza deiturikoa).