Sin título. Imagen 1.
Sin título. Imagen vista general.

Profil abstraktuko eta egitura bakuneko obra honek forma eskulturiko garbia du, eta hori burdina lantzeko moduan, formak sortzean eta espazioekin jolasteko moduan igartzen zaio. Instalazioa ere oso ongi egina dago: espazio zabal batean ezarrita, bestelako apaingarririk ez duten hormen zementuaren gainean nabarmenduta, eta errekarriez estalitako espazio batean kokatua. Leopoldo Ferránen banakako lan bat dugu hau, eta hori ez da oso ohikoa artista horrengan. Izan ere, normalean Agustina Oterorekin batera egiten du lan. Eskultura, berez, hutsarteen eta materiaren arteko txandakatzea da. Forma oinarri luzanga batetik sortzen da, eta espaziorantz altxatzen da, forma mehe eta finekin, totem baten moduan, leuntasunez eta, aldi berean, adierazpen indar handiarekin. Eskultura hau Iruñeko Udalak erosi zuen, erakundeak duen arte garaikidearen funtsetarako. Obra, beste hainbat artelanekin batera, 1999an Iruñean bilduma horretako funtsekin egindako erakusketan paratu zuten ikusgai.

José María Muruzábal

Monumento a los muertos de Ramón ArcayaBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

hirigunea – Hilerria

2

Izenbururik gabe

Leopoldo Ferrán, 1996

Burdinurtua.

Eskultura: 207 x 22 x 20 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1998an, Hilerriko errausketa-labean.