Monumento a los muertos. Imagen de detalle
Monumento a los muertos. Imagen general.

Ramón Arcayaren eskultura-multzoa granitozko bi bloke handik osatzen dute, planteamendu kontrajarriekin egindakoak. Horietako batean, hilarri mardul baten gainean, gazte baten hilotza ageri da, oihal batez baino ez estalita. Haren gainetik, granitozko bloke zarpail batean eserita, gizon baten irudia agertzen da, pentsakor. Lan hau da, zalantzarik gabe, Ramón Arcayak eskultura monumentalaren alorrean egin duen obrarik onena; halaber, egileak prestakuntza garaian jaso zituen hainbat eragin bereganatzeko duen gaitasunaren eredu bikaina bilakatu da. San Fernandoko Arte Ederren akademian anatomia menperatzea lortu zuen; geroago, Pariseko egonaldiak eta bertan ezagutu zuen Antoine Bourdelle eskultore frantsesak ere eragina izan zuten bere obran. Izan ere, Bourdellek bezala, bolumenarekiko Cézanneren erakarpena eta Rodinen errealismo naturalistarekiko erakarpena -Michelangeloren eragin nabarmenekoa- sentitu zituen. Horretaz gain, bukatu gabekoekiko gustua ere jaso zuen eskultore horiengandik. Ramón Arcayak berak hilobiaren zirriborro bat eskaini zion Iruñeko Udalari, “Bizitza eta Heriotza” lemapean, nahi bazuten harriz edo marmolez egiteko, eskertu nahi baitzuen Udalak eman zion pentsioa, horri esker ikasten jarraitu ahal izan baitzuen. Gaia Gobernu Batzordera bideratu zen, eta hurak txostena aurkeztu zion Udalari, 1921eko urtarrilaren 28ko bilkuran, non proposamena onartu baitzen, piezaren kalitatea zela-eta.

José Javier Azanza

Btn anterior desactivadoSin título de Leopoldo Ferrán
IBILBIDEA

hirigunea – Hilerria

1

Hildakoen monumentua (Bizitza eta Heriotza)

Ramón Arcaya, 1922

Granitoa.

Multzoa: 210 x 340 x 75 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1922ko irailaren 3an, San Jose hilerriko sarrera nagusian.


Egilearen beste obra batzuk

San Frantzisko Asiskoa


Biografia - oharra