Tramontana. Vista general de la escultura.
Tramontana. Vista de detalle de la escultura.

Emakumezko baten irudia irudikatzen du, oso estilizatua eta bertikaltasun handiarekin, eta gorputza eragiten dion haizeak inarrosia. Neskaren adats luzeak nahierara mugitzen ditu haizeak, eskulturari ageriko mugimendua emanez. Joan Abras Gironako artistaren eskultura lanak emakumezkoen irudia islatzen du batez ere, formak sintetizatuz eta, aldi berean, errealitatearen erreferentziak bazter utzi gabe. Mediterranear inguru eta tradizioarekin lotura estua duen artista da, hala bere lanetan nola interpretazio eta amets-irudietan. Nabarmendu behar da, baita ere, artistak museo bat duela La Bisbalen (Girona), publikoarendako zabalik, zeinean erakusgai jarri baititu, bere eskultura, pintura, zeramika eta diseinu lanak.

José María Muruzábal

Btn anterior desactivadoOrientación de Lefa Arquitectos
IBILBIDEA

Ermitagaña eta Mendebaldea

1

Tramontana

Joan Abras, 1990

Beira-zuntza, poliesterra eta zementua.

Irudia: 760 cm.

Gaia: Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1990ean, Europa plazan.