Torsos humanos. Detalle de la escultura.
Torsos humanos. Detalle del femenino.Torsos humanos. Detalle del masculino.
Torsos humanos. Vista general del masculinoTorsos humanos. Vista general del femenino.

Gizonezko baten gorputz-enborraren erliebea, atzetiko bistan, biluzik eta buru, beso zein zango gabea, hiru laurdeneko proportzioan eta contrapostoan (ezker-eskuin mugimendu-konpentsazioan). Eskulturaren silueta kromatua, euskarriaren erdian kokatutakoa, alumunio matezko xaflek osatutako hondo lauaren gainean nabarmentzen da. Emakumezkoaren gorputz-enborraren aurretiko erliebeari dagokionez, biluzik agertzen da, bururik eta zangorik gabe, eta besoak zirriborratuta. Hiru laurdeneko proportzioan ageri da, contrapostoan, hormako estradoseko laguna bezala. Gabinok adierazpen forma berriak ezarri zituen eskulturan, artearen eta zientziaren arteko mugan ziren material eta teknika industrialak abiapuntu hartuta; eta horrela, bere obra arkitekturari lotu zion, hala pieza exentoekin nola, kasu honetan bezala, konnotazio modernoko metal batekin hormaren gainean egindako erliebeekin. Mihiztaketei dagokionez, xafla metalikoak eta errematxeak ikusita burura etortzen ahal zaizkigu, batetik, erdi aroko armadurak, espaziontziak edota aireontzi modernoen fuselajea, eta, bestetik, optical art delakoaren ikus efektuak.

Francisco Javier Zubiaur

Estela de Alfredo SadaBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Yamaguchi eta ospitaleak

9

Gizakien gorputz-enborrak (gizonezkoarena eta emakumezkoarena)

Amadeo Gabino, 1973

Aluminiozko eta altzairuzko xafla, ebakia eta errematxatua.

Gizonezkoaren gorputz-enborra: 217 x 140 x 156 cm. Emakumezkoaren gorputz-enborra: 218 x 141 x 161 cm.

Giza figurazioa.

Noiz eta non paratua: 1973an, Bideko Ama Birjina ospitaleko harrera lekuan (Irunlarrea k., 4).


Egilearen beste obra batzuk

Marteko estela


Biografia - oharra