Estela. Imagen 1.
Estela. Imagen 2.

Obra zuzenean zoruan bermatua dago, eta abstrakzio geometrikoaren lerroaren arabera egina. Formari dagokionez, disko moduko bi pieza biribilek osatzen dute eskultura. Bi pieza horiek elkarri ahokatuta daude, biribil bakoitzean irekita dagoen parte baten bitartez. Eskultura hau Alfredo Sada eskultorearen produkzioaren hasierako garaietan koka dezakegu, 80ko hamarkadaren lehendabiziko urteetan. Obra hauetan egileak oinarrizko formek eskaintzen zizkioten aukerak aztertu zituen, eta, horrela, eskultura hau egiteko erabili zuen materialak, Alacanteko harriak, ematen zizkion aukera anitzekin esperimentatu zuen. Izan ere, material horrek itxura porotsua, zimurtsua ematen dio eskulturari, izaera primitiboa, bertako hilarri tradizionalak gogoraraziz. Sadak forma abstraktu eta geometrikoekin egiten zuen lan, eta gehien atsegin zuen motiboa zirkulua zuen; izan ere, zirkuluaren inguruan egin du bere produkziorik gehiena.

José María Muruzábal

Monumento a Santiago Ramón y CajalTorsos humanos de Amadeo Gabino
IBILBIDEA

Yamaguchi eta ospitaleak

8

Estela

Alfredo Sada, 1985

Alacanteko harria.

Eskultura: 40 x 40 cm.

Gaia: Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1988an, Nafarroako Ospitalean, sarrera nagusiko lorategiaren parean.


Egilearen beste obra batzuk

Emakume altzifrea

Anana


Biografia - oharra