Monumento a Santiago Ramón y Cajal. Imagen 1.
Monumento a Santiago Ramón y Cajal. Imagen 2.

Piezak harrilanduko kubo-formako idulki garai bat du oinarri, eta gainean brontzezko busto monumental bat. Busto horrek Santiago Ramón y Cajalen azpegiak irudikatzen ditu, teknika espresionistaren bidez baina fideltasun fisiko handiz. Josep Blasco i Canet artista pinturan aritu zen hasieran, eta, batez ere, natura hilak, paisaiak eta erretratua landu zituen; horietan, Sorolla eta Van Goghen eragina nabari zaio. 1960ko hamarkadaren amaieran, errealismo kritikoaren esanahia aurkitu zuen, Genovésen estiloari jarraituz, eta horrek baliagarri izan zitzaion gizakia izaki masifikatu eta inkomunikatu baten moduan irudikatzeko. Errealismo horretatik keinu-trazuko pintura materikora pasa zen, eta, azkenik, joera informalistarantz jo zuen. 70eko hamarkadaren amaieran, materiarekiko harremanerako interesa hartzen hasi zen, Rodinen eta Brancusiren bilakaera gogorarazten duen prozesu sinplifikatzaileari jarraitzen dion modelatuaren bidezko eskulturak eginez, kurba estilizatutakoak eta geometria nabarmeneko eskemekin batera jarritakoak, hala tintatutako poliesterrez eginak nola zur, buztin edo brontzez eginak. 90eko hamarkadan pinturarekin bat egin zuen berriz ere, bai hiru dimentsioetako kezkak proiektatzeko bai bide hipererrealista bati heltzeko ere, autoak desegiteko tokiak gaitzat hartuz. 1994an paratu zen monumentua, Iruñeko Medikuen Elkargoarekin eta Nafar Ateneoarekin elkarlanean antolaturiko III. Ramón y Cajal Jardunaldien karietara.

José Javier Azanza

Monumento a Nicasio Landa de Rafael HuertaEstela de Alfredo Sada
IBILBIDEA

Yamaguchi eta ospitaleak

7

Santiago Ramón y Cajalen monumentua

Josep Blasco i Canet, 1994

Harria eta brontzea.

Bustoa: 120 x 82 x 50 cm. Idulkia: 150 x 150 x 80 cm.

Gaia: Omenezkoa (Medikuak).

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1994ko martxoaren 18an, Nafarroako Ospitaleko lorategietan.


Egilearen beste obra batzuk

Kirolaren zirkulua


Biografia - oharra