Monumento a Nicasio Landa. Vista de detalle escultura.
Monumento a Nicasio Landa. Vista general de la escultura.

Nicasio Landa nafar mediku eta humanista doktorearen txabusina jantzita ageri da, eskuak irekita dagoen liburu baten gainean bermatuta, Landak bildu zituen bi alderdiak -medikuarena eta idazle zein intelektualarena- irudikatuz. Rafael Huertak lan errealista egiten du, xehetasun guztiak ongi zainduz. Kontzepzio klasiko nabarmena ageri duen arren, eskultura formen arazketa modernoarekin ebazten du. Huertak agerian utzi ditu, beste behin, marrazketaren eta formen inguruan dituen ezagutzak, bai eta brontzearen modelatua menderatzen duela; izan ere, horiexek dira egilearen sormen monumentala definitzen dituzten ezaugarriak. 1999ko apirilean, José Javier Viñes Rueda medikuaren ekimenez, Nicasio Landa doktoreari omenaldia egin zioten, monumentua inauguratuz.

José Javier Azanza

Conmemoración del Tour 96 de Angel Espinosa y Miguel SacristánMonumento a Santiago Ramón y Cajal de Josep Blasco i Canet
IBILBIDEA

Yamaguchi eta ospitaleak

6

Nicasio Landaren monumentua

Rafael Huerta, 1999

Marmola eta brontzea.

Bustoa: 91 x 81 x 57 cm. Idulkia: 147 x 92 x 69 cm.

Gaia: Omenezkoa (Medikuak).

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1999ko apirilaren 24an, Nafarroako Ospitaleko lorategietan.