Monumento a San Francisco Javier. Vista general.
Monumento a San Francisco Javier. Detalle de la pieza.

Jite ez-figuratiboa bide duen eskultura honetan, Indietako Apostoluaren ikonografiarik adierazgarrienetako baten irudia antzeman daiteke: estasizko santua, begirada gorantz duela, eta sotana gorputz-enborraren aldean irekita, bihotza erakusteko. Faustino Aizkorbe material eta teknika guztiei heldu nahi die bere lanetan, eta bat egiten du euskal eskultura eskolaren espirituarekin, joera tragiko, primario eta sail horrekin, zeina Oteiza, Chillida, Basterrechea eta Mendiburu antzeman baitzuten. Izan ere, haiengandik ere jaso zituen kontzeptu eta teknikak Faustino Aizkorbek. Bere ibilbide historikoan ospea hartu zuen alor publikorako egindako eskulturei esker. Soiltasuna konposizioa, edertasuna eta dotorezia diseinuan, sendotasuna eta formen perfekzioa materialaren tratamenduan, horiexek dira Aizkorberen eskultura-moldearen ezaugarri nagusiak, eta ez dira falta ere hutsaren inguruko ikerketak eta barneko espazioaren aurkikuntza. 2006. urtean, Iruñeko Udalak San Frantzisko Xabierkoaren (Xabier, 1506 - Sancian, 1552) jaiotzaren V. Mendeurrenaren ospakizunekin bat egin zuen, eta horretarako obra hau egiteko enkargua egin zion Faustino Aizkorberi. Lehendik ere eginak zituen Aizkorbek santuaren hainbat eskultura, Yamaguchin (Japonia), Sancianen (Txina), Goan (India) eta Xabierren bertan paratzekoak.

José Javier Azanza

Sin título de Concha CilvetiSin título de Antoni Roselló
IBILBIDEA

Yamaguchi eta ospitaleak

3

San Frantzisko Xabierkoaren monumentua

Faustino Aizkorbe, 2006

Altzairua patina berdexkarekin.

Irudia: 530 cm. Idulkia: 172 x 151 x 151 cm.

Erlijiosoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2006ko abuztuaren 4ean, Yamaguchi parkean.