Sin título. Vista general.
Sin título. Vista de detalle de la pieza.

Instalazio eskultoriko honek Iruñearen eta Japoniako Yamaguchi hiriaren senidetzea sinbolizatzen du, eta gida da, bestalde, parkearen osotasunean. Concha Cilveti zeramistak zeramikak eskaintzen dituen aukerak ikertu eta hori adierazpen artistikoaren lengoaian kokatzeko lan egin du, beste edozein diziplinaren moduan. Egilea artista benetan introspektibo eta onirikoa da, xehetasunez beteriko obra bikain baten egilea; obra horretan biribilaren irudia sortzen da, eta bere sormen lanetan kontrasteak bilatzen dituela esaten du, zuri-beltzaren edertasuna, kolorearen soiltasuna, erabateko irudimena eta ehundura mota ezberdinak.

José María Muruzábal

Momento espiritual de Jorge OteizaMonumento a San Francisco Javier de Faustino Aizkorbe
IBILBIDEA

Yamaguchi eta ospitaleak

2

Izenbururik gabe

Concha Cilveti, 1997

Harriaren gaineko grabatua eta zurezko enborren gaineko zeramikazko xaflak.

200 x 100 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1997an, Yamaguchi parkeko lakuan.