Momento espiritual. Vista general.
Momento espiritual. Vista de la pieza.

Lan honek beste izen bat ere badu: Kubismoaren estilema hutsari omenaldia. Estrukturari dagokionez, eskulturak sinpletasun erabatekoa du. Metalezko oinarri batek bi xafla horizontal eta zeiharrei eusten die. Obra hau Oteizak izan duen pentsamendu-prozesuaren ondorioa da, non espazioa libre uztearen arazoaz, kutxa hutsez eta haien bilakaeraz gogoeta egin baitzuen ondoko ondoriora heltzeko: espazio hutsa nagusitu egiten zaio obraren materialtasunari. Burnidazko xafla horiek espazio existentzialaren aldarrikapena dira, eta horrek piezaren estrukturazio material txikiagoa ekartzen du. Aurreko obretan erakutsi duen formen konplexutasuna gutxienekora murriztu du hemen. Azken batean, hutsaren garaipenaren aurrean gaude, espazio irekiaren aurrean, estalperik gabe utzitako kutxa baten barne egituraren aitzinean; eta halaxe irudikatu ditu egileak bere proiektu esperimentalaren ondorioak. Yamaguchi parkeko pieza honen originala Jorge Oteiza Fundazioaren Museoan dago, Altzuzan, eta 1959koa da. Bada obra honen beste erreplika bat ere, Madrilgo Reina Sofia Arte Garaikidearen zentroan.

José María Muruzábal

Btn anterior desactivadoSin título de Concha Cilveti
IBILBIDEA

Yamaguchi eta ospitaleak

1

Une espirituala

Jorge Oteiza, 1997

4 cm-ko korten altzairua.

Eskultura: 450 x 65 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 1997an, Yamaguchi parkean.