Cruz. Imagen 1.
Cruz. Imagen 2.

Gurutze latindarra, diseinuan hainbat erritmo biltzen dituena: luzapena eta uzkurdura muturretan, materia eta hutsa trazaduran, lerro horizontal arinduak, luzeatarako ardatzaren goranzko bertikaltasunarekin kontrajarriak, eta atzeko argi elektrikoa, sinboloa mistizismo samur batez goratuz. Artistak tradizioa eta modernitatea uztartzen saiatu zen obra egiterakoan, erlijio gurtzarako atxikimendu xume bat baino erakusten ez zuen eraikin bat kristau tenplu gisa identifikatzeko helburuz. Piezari halako berrikuntza aire bat ematen dio, Malevitch errusiarraren suprematismoko mugimendu geometriko hotzak eta arrazionalismo arkitektonikoa, oro har, gogorarazten dituen parte artistiko batekin. Alfredo Díaz de Cerio pintore, eskultore, zeramikari eta poetak bere obra polifazetikoan gurutzea gehien erabili duen ikonografietako bat da. Hainbat teknika eta estiloren bitartez landu izan du, eta pinturan gehien erabili duen kontzeptu espresionista izan da, dela minak eragindako gorputzaren keinua edo gorputz bihurritua adierazteko, dela poetikotasuna indartzeko.

Francisco Javier Zubiaur

Santa María Madre del Amor Hermoso de Pasquale SciancaleporeBtn siguiente desactivado
IBILBIDEA

Iturrama eta Nafarroako Unibertsitatea

5

Gurutzea

Alfredo Díaz de Cerio, 1986

Korten altzairuzko xafla, tolestua, soldatua eta beltz matean esmalteztatua, eta argiztapen elektrikoduna, atzealdean.

Eskultura: 600 x 400 cm.

Erlijiosoa.

Noiz eta non paratua: 1986an, Jesusen Bihotzaren parrokian (Serafin Olave k., 21).