Santa María Madre del Amor Hermoso. Vista lateral
Santa María Madre del Amor Hermoso. Detalle cara de la virgen.Santa María Madre del Amor Hermoso. Vista frontal.

Marmol zurian egindako eskultura honek Andre Maria sortua irudikatzen du, egikera klasikoan eta aurretiko posizioan. Ezkerreko besoarekin Haurra inguratzen du. Haurra zutik dago, bederatzi liburuk osaturiko idulki baten gainean. Liburu horien bizkarretan Nafarroako Unibertsitateko lehendabiziko Fakultateen izenak ageri dira. Multzoa oinarri baten gainean dago, eta oinarri horretan Zuzenbide Zibilari buruzko liburu bat ageri da, Zuzenbide Zibilekoak izan baitziren Unibertsitatean ezarritako lehendabiziko ikasketak. Haurrak eskuineko eskuarekin bedeinkatu egiten du, eta ezkerrekoarekin, arrosa bat ematen dio Amari. Pasquale Sciancalepore italiar eskultoreak lengoaia guztiz errealista baliatu du produkzio eskultorikoa osatzeko, proportzio dotoreen eta moldeatu arin eta ongi orekatuaren bitartez. 1950eko hamarkadatik aurrera, egilearen obrek adierazkortasun handiagoa hartu zuten.

José Javier Azanza

San Josemaría Escrivá de Balaguer de Francisco LópezCruz de Alfredo Díaz de Cerio
IBILBIDEA

Iturrama eta Nafarroako Unibertsitatea

4

Maitasun Ederraren Andre Maria

Pasquale Sciancalepore, 1965

Marmol zuria.

Eskultura: 182 x 90 x 100 cm. Idulkia: 111 cm.

Erlijiosoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 1966ko abenduaren 8an, Nafarroako Unibertsitateko Campuseko ermitan. Pio XII.aren etorbidea.