1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Iturrama eta Nafarroako Unibertsitatea
  4. Omenaldia Eneko Aritza Iruñeko Jaunari
Homenaje a Íñigo Arista, Señor de Pamplona. Imagen 1.
Homenaje a Íñigo Arista, Señor de Pamplona. Imagen 2.

Iruñeko erregea zutik agertzen da, zentinela baten pare, ekialderantz begira, jarrera hieratiko batean, eskulturaren egikera eskematikoa baita. Ezkutu zirkular bat darama, eskuin alboaren gainean, eta ezker eskuarekin lurrean bermaturik dagoen lantza bati eusten dio. Eskultura eta pintura kubistaren oinordekoa da artista, eta haren obretan perspektiba anitzetatik heltzen dio plastikari. Erabiltzen dituen era askotako materialak eta bere irudimen agortezina dira Juan Diego Miguelen adierazkortasunaren funtsa. Bere estiloak formula eraikitzaileekin egiten du bat, halako formak ezen haietan agerikoa baita hala artistaren prestakuntza arkitektonikoa nola hainbat erreferente zehatz -hala nola Picasso, Matisse, Lipchitz, Julio González, Gargallo, Giacometti eta Miró-, bai eta haiei guztiei iradokitzailea izan zitzaien arte afrikar beltzaren eragina, bere gaitasun sintetikoaz eta lerroen araztasunaz. Artista honek berak beste bi pieza ditu instalaturik Nafarroan: bi emakume-buru, bata Bertizko jaurerrian (1999) eta bestea, Tuterako bariantearen Ablitasekiko gurutzean (2002).

Francisco Javier Zubiaur

Homenaje al espíritu de Jorge OteizaSan Josemaría Escrivá de Balaguer de Francisco López
IBILBIDEA

Iturrama eta Nafarroako Unibertsitatea

2

Omenaldia Eneko Aritza Iruñeko Jaunari

Juan Diego Miguel, 2003

Korten altzairu tolestua eta soldatua, eta altzairu herdolgaitza, presiopean harez jariatua.

1.370 x 550 x 180 cm inguru.

Historikoa.

Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2003an, Nafarroa etorbideko biribilgunean, Eneko Aritza kalearekin bat egiten duen tokian.