1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Iturrama eta Nafarroako Unibertsitatea
  4. Gatibu politiko ezezagunaren monumentua
Homenaje al espíritu. Imagen 1.
Homenaje al espíritu. Imagen 2.Homenaje al espíritu. Imagen 3.

Jorge Oteizaren eskultura ezagun honek 1952. urtean egindako proiektu artistiko bat du abiapuntua. Eskultura-multzoak hiru alde ezberdin ditu, eta haietan altueraz bost metrotik gora duten bi elementu bertikal gailentzen dira. Obra hau hiperboloidetik abiatuta zilindroa desokupatzeko sailean txertatzen da, bete-betean txertatu ere. Gazteluko plazan dagoen Unitate hirukoitz eta arina izenburuko obra ere sail horretakoa da. Oteizak 1952. urtean diseinatutako eskultura-multzoak ideiak hiperboloidetik abstrakziora igarotzea dakar. Monumentuari buruzko proiektu idatzi bat dago, eta hor agertzen dira, hain zuzen, eskulturak biltzen dituen ideiak eta asmoak. Aipatu testuan esaten da obra hau forma-sistema arin baten artikulazio bakuna eta irekia dela. Jorge Oteizaren 1952. urteko eskultura hau Londresko Tate Galleryk 1953. urtean deitutako Eskultura Nazioarteko Lehiaketa Erakusketarako egin zuen artistak. Eskultura Iruñeko Udalak eta Félix Huarte enpresaburu eta politiko nafar ezagunaren familiak ordaindu zuten. Izan ere, Huarte Oteiza euskal eskultorearen mezenas izan zen. Hori dela-eta, Oteizaren obra hau Huarteri eskainitako plazan dago, hainbat urtez lagundu zion pertsonaren omenez.

José María Muruzábal

Btn anterior desactivadoHomenaje a Íñigo Arista, Señor de Pamplona, de Juan Diego Miguel
IBILBIDEA

Iturrama eta Nafarroako Unibertsitatea

1

Gatibu politiko ezezagunaren monumentua. Omenaldia espirituari.

Jorge Oteiza, 1999

Brontzea.

Eskulturak: 515 x 130 x 90 cm.

Alegoria.

Noiz eta non paratua: 2004an, Félix Huarte plazan.